XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ba! Neskak?

Amaika euskaldun neska gazte eder ba zeuden, Burgos'ko akeitetxe ta jantokietan baña, mostradore aurrean eskatzen diogun ardoa ateratzen badigute... konporme geratzen gaitun.

Ortik aurrera, ezta munduan diranik ere!

- Jakingo dek, Ander, Nekane zeñekin dabillan...

- Baña, Engraxi: Neri ze ardura zidan ba?

Berak utzi ziakenan bai, ta or konpon!

- Motell!

Ala ere, minberatu egiten aiz ba!

Bear bada, joango ba'itzaioke...

- Ez ez, Engraxi!

Naiago diñat mutilzar geratu!

Amaika aldiz esan ziguzun, ama, eta egia zenion: Egunen baten etxetik kanpora bazerate, gauza askorekin gogoratuko giñala...

- Eta, amak, pozez zabal zabal eginda entzun zituan, semeak zuzendu zizkion etxe-maitasunezko itz oiek...

Baña, Engraxi'k, buru arin xamarra berriz ere bere liztorra lanean ipiñiaz, Ander'i, zuzendu zitzaion: Bai.

Sasoetan neskakin ahaztu aiz, Ander!

An ere, emen azken aldera arrapatzen ituan mokordoakin ba'abil, egunen baten errukarri izateko gertatzen ari aiz!

- Ez naun ni, Engraxi, besterik ez bezela ibiltzen!

Ortaz, zergatik errukarri?

Ez, ez.

Aita ta ama, etxean ditudan bitartean...

Ez al da ala, ama?

Orixe bai!